BELAZE
Baserriko zaporeak




BASERRIKO ESPERIENTZIA
Ezagutu gertutik baserriko bizimodua eta baserritarren lanbidea. Baserrietako protagonista nagusiak dira, eta ahalegin, maitasun eta dedikazio handiz, beren baratzeetan jaiotako benetako gozamen gastronomikoez eta animaliez gozatzeko aukera eskaintzen digute. Esperientzia ezin hobea familian bizitzeko eta etxeko txikienek lan hori baloratzeko.
BELAZE PROIEKTUA
Belaze, Zenita auzoko baserrian dago, Elorrioko erdigunetik kilometro batera, eta ofizio historiko bat kontserbatu, modernizatu eta balioesteko lanean ari dira.
Ekoizpen ekologiko eta iraunkorrean oinarritzen dira, betiere natura eta aniztasuna errespetatuz eta balio horiek nahi duen orori transmititzen saiatuz.
"¡Egiten duguna maite dugu eta partekatzea gustatzen zaigu besteekin!"
¡BIZI LANDA-ESPERIENTZIA OSO BAT!
Belazen, baserritar ogibidearen nondik norakoak, iragana eta oraina ezagutzeko aukera izango duzue, baserriaren, baratzearen eta ukuiluaren arteko ibilbide aktibo baten bitartez. Landa-bizitza sentitzeko eta gozatzeko esperientzia, zentzumen guztien bitartez.
Ziur etxeko txikienei ilusioa egingo diela baserriko animaliak gertutik ikusteak! Zalantzarik gabe, behiak dira Belazeko protagonista nagusiak, etxeko produktu izarra, jogurta, sortzen baitute. Gozamen hori dastatzeko aukera izango duzue, jarduera amaitzean beren ekoizleen eskutik.
Esperientzia horri esker, naturarekin, animaliekin eta inguruko florarekin konektatuko zarete. Errespetatzen erakutsiko dizue. Eta baserritar lanbidearen alderdi ezberdinak ezagutu, bizi eta sentitzeko aukera emango dizue.
Zuen zentzumenak piztuko dituen esperientzia!
BELAZE
Zenite 14
48230 Elorrio - Bizkaia
Tel.: 611 188 213
Talde bisitetan interesa baduzu, jarri harremanetan Belazerekin
Jarri harremanetan Belazekin



