top of page

ZUBIAURREKO JAUREGIAK ETA ETXEZAHARRAK

Bisita gidatua Zubiaurretik

ZUBIAUR EZAGUTZEKO IBILBIDEA

​​

Bizi esperientzia paregabea Gorbeiako Parke Naturalaren atarian!
Naturaz eta historiaz inguratutako 
ihesaldi desberdin baten bila zabiltza?

Orozko, Bizkaiko bigarren udalerririk zabalena, zure zain dago 102 km²-ko edertasun hutsarekin: 100 auzo baino gehiagok zipriztindutako harana, bizitzaz, kulturaz eta tradizioz betea.

Harritu zaitez bertako ingurune pribilegiatuaz xarmaz beteriko txoko bat erakutsiko dizun bisita gidatu honen bidez.

Sar zaitez Orozkoren bihotz historikoan Zubiaurren barrena bidaia eginez, non XVIII. eta XIX. mendeen artean eraikitako jauregi eta etxetzar multzo interesgarria kontserbatzen den. Ibarreko gune politiko eta ekonomikoa izan zen eremua zeharkatu eta industriari, merkataritzari eta landa-jabetzari lotutako familien bizitza ezagutu.


Kale nagusietatik paseatu, udaletxetik eta Altube ibaitik oso gertu. Bertan, harrizko jauregiak, lau isurkiko estalkiak eta fatxada ordenatuak daude, jauretxe xumeagoekin batera. Landa giroko burgesiaren izaerarekin lotuko zaituen esperientzia. Galdu egingo duzu?

Adi gure ibilbide gidatuen datei eta erreserbatu lehenbailehen. Plazak mugatuak dira!

OROZKOKO TURISMO BULEGOA 

Tel.: 946 122 695

E-mail: turismo@gorbeialdea.com

www.gorbeiaeuskadi.com

OROZKO:

Zubiaurreko jauregiak eta etxezaharrak

Noiz: ekainak 28, uztailak 19, abuztuaren 30a eta irailak 20
Ordua: 11:00
Iraupena: 2 ordu
Elkargunea: Orozkoko Museo Etnografikoa

PREZIOA
5 euro helduentzat (12 urtetik gorakoak)
2 euro umeentzat (8-12 urte)
8 urtetik beherakoak: doan


Gehieneko taldea: 25 pax

Gomendioak: Hiriko ibilbidea da, eta ez da oinetako edo arropa berezirik behar.

EKINTZA GEHIAGO
bottom of page